Abuztuko lehen igandean izango da XXX. Kaleko Margo Lehiaketa

Emeki Emakume elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa da. Egun horretan Hondarribiko txoko guztiak margolariz, kolorez eta pinturaz beteko dira.

Urtero lez, abuztuko lehen igandean antolatuko dute Kaleko Margo Lehiaketa. Emeki Emakume elkarteak 1994tik antolatzen duen lehiaketa da. Hortaz, aurten XXX. urteurrena izango da.  Lehiaketa honen harira, Hondarribiko txoko guztiak margolariz, kolorez eta pinturaz beteko dira.

Parte hartzeko honako oinarri hauek bete beharko dituzte parte hartzaileek:

  • 18 urtetik gorakoek parte ahal izango dute.
  • Lan bakarra aurkeztu daiteke.
  • Neurri handiena 100 x 100koa izan daiteke.
  • Teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mixtoa erabil daiteke.
  • Parte hartzaileek Hondarribiko txokorenbat margotu beharko dute. (Argazki, lamina edo antzekoetan oinarritutako lanak  baliogabetu egingo dituzte).

Lehiaketa honek Hondarribiko Udalaren, Done Pedro Kofradiaren eta Atrezzoren laguntza du.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.