2024/5/28

Udalerriko hiru eskoletako ikasleek energiaren inguruko lanketa aurkeztu dute udaletxean

Eskola Agenda 2030 udal ordezkari eta ikasleen arteko harreman zuzena ahalbidetzen duen heziketa programa da. Ikastetxe guztiek udalerriko egoera hobetzeko planak diseinatzen dituzte, eta ondoren, landutakoak udal ordezkariei aurkezten dizkiete.

3.610 euro bildu ditu Klink-ek Nepaldala GKEarentzat

Iragan larunbatean 80 pertsona baino gehiago bildu ziren Klink elkarteak antolatzen duen bazkari solidarioan.

BATeko neskek bukatu dute denboraldi historikoa

Castellonen izan dira Ohorezko Mailan lehiatzen eta zortzigarren bukatu dute. Marka pertsonal andana hobetu eta klubean errekor berriak ezarri dituzte.

Itsas proban, Amonan Xalda Berua nagusi

Goizean baltsak muntatu zituzten, eta arratsaldean Puntaletik Kai Zaharreko hondartza txikiraino heltzea zen erronka. Proba baltsa osoki desmuntatu eta materiala zakarrontzira botatzean amaitzen zen.

Merka2bidasoa, Bioterran

Bizikleten azoka Bioterrak iraungo dituen hiru egunetan jarriko dute. Dagoeneko izena eman daiteke.

Giza Eskubideen Aldeko Emakumeak entzutera, bihar, Palmera Monteron

Giza Eskubideen Liburutegia dinamika egingo dute bihar Palmera Monteron. Bertan izango dira Brenda Guillen Lemus, Itziar Errandonea Ulazia, Palmira Dual Jimenez, eta Aitzole Araneta Zinkunegi.

Luis Mari Elorz Aranberri zendu da

Medikua eta Irungo Hiritar Foroko lehen lehendakaria izan zen. Irungo Udalak "atsekabea" adierazi du haren heriotzagatik.

Inguruko mineralak ezagutzeko txangoa

8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako irteera antolatu du Lapurriturriko informazio puntuak. Ekainaren 15ean izango da.

Bihar bilduko da 'lemixikoz' Euskara Mahaia

Udaletxeko areto nagusian izango da bilera 18:00etan. Orain artean egindako lanaren jarraipena egiteko lehen bilera izango da.

Zinegoak jaialdiaren hedapena Hondarribira helduko da

Hilaren 30ean Bilbon egiten den LGBTIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian proiektatutako zenbait film ikusteko aukera egongo da.

Iñaki Zuloagak 'El veneno de la serpiente' bere liburua aurkeztuko du

Hilaren 31n izango da aurkezpena. Zuloagak omenaldia egin nahi izan die "ETAren estortsioari, jazarpen sozialari eta indarkeriari aurre egin" dieten enpresaburuei.

Gehiago