2024/5/20

III. Iñigo Muguruza beka eska daiteke

Euskal musika modernoaren inguruko ikerketa proiektuak sustatzeko beka da eta ekainaren 15era arte egin daiteke eskaera.

Hondarribiko Udalak aitortza egin die Asturiagako hondartzan hildako bi biktimei

Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. 'Poeta' biktima gisa aitortu duten bezala, 'Moriko' ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".

Lehenengo mailara itzuli dira BATeko mutilak

Puntuekin lehia estua eduki ondoren, lehenbiziko mailan dira BATeko mutilak, urtebeteren ondoren.

'Irungo tortilla' deituriko errezeta mantendu nahi dute

Ekainaren 16an, Irungo Tortillaren I. Lehiaketa Mundiala egingo dute San Juan plazan. Hiriko errezeta berreskuratu eta mantendu nahi dute.

LGTBI kolektiboa ortzadarra

LGTBI+ pertsonen aurkako indarkeriaren egunarekin bat egin du udalak

Hondarribiko Udala ordezkatzen duten kide guztiek sinatu zuten adierazpen instituzionala hilaren 17an.

Irungo Udalaren webgunea zerbitzuz kanpo izanen da bihar arratsaldez

Zerbitzutik kanpo 17:00etatik 22:00etara egongo da, orrialdearen euskarri diren sistemak berritu eta indartu egin behar dituztelako.

Emakumeok Zast! proiektua berriro aktibatu dute

Hilaren 24an piragua probatuko dute Santiagotarrak kirol elkartearen eskutik. Aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko.

Irungo kontzentrazio esparruak hizpide

Frankismoan Irunen izan ziren kontzentrazio esparruen gaineko hitzaldia antolatu dute hilaren 23rako. Junkal Oiartzunek eta Maria Jose Noguesek eskainiko dute.

Euskal Ligan debut itzela Biok Txingudirena

Bukatu da Euskal Liga eta txapeldunorde izendatu dira bidasotarrak, Sarako Izarren aurka joko gogorra jaso ondoren.

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarearen IV. Argazki Lehiaketa, martxan

Ekainaren 16ra bitarte bidali ahal izango dira sarea osatzen duten hiribilduen monumentu historikoak protagonista dituzten argazkiak.

Gehiago