Lur Alai: "Txapelketa biribila izan da"
Asteburuan jokatu da XI. Bidasoa Txingudi Squash Saria. Etxeko jokalariek maila bikaina azaldu dute, eta ohorezko postuak lortu.
Asteburuan izan da jokoan, Artaleku kiroldegian eta Irungo Lur Alai Squash Klubak (LASK) antolatua, XI. Bidasoa Txingudi Squash Saria. Osotara 48 kirolarik parte hartu dute gizonen zein emakumeen kategoria nagusietan, nahiz juniorretan. Emaitza bikainak lortu dituzte Lur Alaiko kirolariek: emakumeetan Maite Estournes izan da garaile eta Ione Iturria hirugarren; gizonetan, Xabi Azaldegi bigarren. LASKeko kideek esaldi bakarrean laburbildu dute asteburuak emandakoa, euren taldekideen emaitzak nahiz jokalari eta haien senitartekoen iritziak kontuan izanda: “Txapelketa biribila izan da”. Euskal Herriko eta Burgosko (Gaztela Lezon, Espainia) jokalariak izan dira lehian zehar Irunen.
Txapelketa ostiralean hasi zen. Gizonen koadro nagusirako aurre-sailkapen partidak jokatuz iren bertan. Beste faseak larunbat eta igande bitartean (finalak) jokatu zituzten. Lur Alaiko Xabi Azaldegi izan zen gizonen kategorian finalera iritsi zenetako bat, finalerdi latzean 3-2 (setak dira) irabazi ondoren Iñigo Uriarteri (Iruñeko Oberena taldekoa hura). Finalean, CD Amaya (Iruñea) taldeko Joel Eransusen kontra amore eman behar izan zuen LASKeko kideak, batez ere, finalerdietako nekeak bere jokoa egitea eragotzi ziolako Azaldegiri (3-0 irabazi zuen nafarrak). Kategoria horretan LASKekoen sailkapenak, honakoak: Iñaki Garcia, zazpigarren; Gorka Arrese, zortzigarren; Juanan Marugan, hemeretzigarren; Joxelu Mariezkurrena 21. izan zen; Iñaki Gomez 24.; eta Telmo Etxeberria 27.
Emakumeetan, LASKen “fitxaketa berria” izan zen nagusi, Maite Estornues hendaiarra. Finalean, atzora arte parekorik ez zuen Irune Peinado (16 urteko sestaoarra, Euskadiko Txapelduna besteak beste) izan zuen aurrez aurre, eta txapela lortzeko den-dena eman behar izan zuen LASKeko kirolariak, 3-2 estu batekin irabazi baitzuen. Emakumeetan, aipatzekoa ere Ione Iturriaren hirugarren postua: 3-0 irabazita (Benedikta taldeko Nagore Cirion irundarrari) bere egin zuen brontzezko domina. Emakumeetan, Lur Alaiko kideen postuetan sakonduz, Bea Tejeda seigarren izan zen, eta Sara Alba zortzigarren.
Juniorren lehia ere izan zen, mutilena. Horretan, Itzel Reguero (Freesquash kluba, Gasteiz) izan zen irabazlea finalean Dani Khayat (Oberena, Iruñea) irabazita. Lur Alaiko onena Unax Mariezkurrena izan zen, laugarren, kontsolazio finala Miguel Oriveren kontra (El Cid, Burgos) galduta. LASKeko beste kirolariek 8-12 postuak egin zituzten bere, hurrenez hurren: Iker Fernandez, Ander Genua, Oier Arretxe, Ibon Santiago eta Ibai Gonzalez.
Sailkapenak xehetasunez ikusteko, klik egin esteka honetan.
Klubak parte hartzaile eta laguntzaile guztiei eskerrak eman dizkie.