2024/5/6

indarkeria matxista

Plaiaundin gertatutako eraso matxista salatu dute udalaren deiaz

Udalak, foru aldundiak eta M8 Asanblada Feministak bat egin dute indarkeria matxista salatzeko gaurko elkarretaratzean.

indarkeria matxista

Itaia: "Indarkeria matxistari aurre egin"

Itaiak deitutako gaurko elkarretaratzean indarkeria matxistaren aurrean emakume langileei dei egin diete ez makurtzeko.

Lehenengo aldiz BATeko neskak Espainiako zortzi talde onenen artean

Emakumeen Ohorezko Mailako taldea bigarren sailkatu da Durangon jokatutako Espainiako maila gorenean. Gainera, BAT Espainiako zortzi talde hoberenen artean sailkatu da, lehen aldiz 2016tik.

Lur Alai: "Txapelketa biribila izan da"

Asteburuan jokatu da XI. Bidasoa Txingudi Squash Saria. Etxeko jokalariek maila bikaina azaldu dute, eta ohorezko postuak lortu.

Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute Hondarribiko Liburutegian

XX. mendearen bigarren erdiko euskal artearen berritzaile nagusietako bat izan zen Basterretxea. Jaiotzez bermeotarra, Hondarribian zendu zen 2014an.

Gaztainondo kaleko igogailua martxan dago

Igogailuarekin batera espaloia zabaldu dute, eta puntu beltz bat "desagerrarazi". Eskaileren horma batean, mural bat marraztu dute.

indarkeria matxista

Elkarretaratzeak gaur Irunen indarkeria matxista salatzeko

Udalak "gogor" gaitzetsi du atzoko erasoa eta 19:00etan San Juan plazan biltzeko deia egin du. Itaiak, berriz, 18:30ean egin du elkartzeko deia San Juan plazan ere 'Indarkeria matxista orori aurre egin' aldarri pean.

Manu Goiogana Bengoetxea, bigarren Gipuzkoa Bertsotan-en bere saioan

Hilaren 2an izan zuen irundarrak Gipuzkoa Bertsotan-en lehen faseko saioa, Zaldibian. Igauri Lopetegi Amostegiren txanda, hilaren 9an.

Ap-8ra sartzeko Kateako ordainlekua hainbat gauez itxiko dute

Bihar gauetik ostegunera eta igande gauean itxita egongo da. Alternatiba gisa, Oinaurreko sarbidea erabiltzea gomendatu du Bidegik.

Gipuzkoako HITZA

ViaIrun, Irungo "iraultza sozial eta ekonomiko handiena"

Irun erdiguneko 76.500 metro koadroko trenbide sare «mamu» bat berrurbanizatzea du helburu proiektuak. Besteak beste, tren geltoki bat eta auzo berri bat egin nahi dituzte eremu horretan.

Beilatokiaren epaia gizarteratzen ari dela adierazi du udal gobernu taldeak

EAJren kritikei erantzunez, gobernukideek adierazi dute, datuak ematen, gaiaren berri ematen ari dela inplikatutako alde guztiei.

alardea

Hautatu dituzte lehen bi kantinerak

Asteburu honetan, Zalditeriak eta Artilleriak kantinera hautatzeko zozketak egin dituzte.

Gehiago