2024/4/22

Dominekin jaso dute egindako lanaren uzta BATeko atletek

Kluben Arteko Euskadiko Aire Zabaleko Txapelketan "maila ona" erakutsi zuten atleta berriz osatutako gazteen taldeek. Irune Muguruzak, berriz, Gipuzkoako errekorra hautsi du Espainiako Unibertsitateko Txapelketan.

Pio XII plazan obrekin hasiko dira bihar

Irisgarritasuna hobetzeko lanak izango dira, baita ere zirkulazioa moteltzekoa. Bihar hasi eta hiru hilabeteko iraupena izango dute.

EAJren garaipen argia Irunen, eta EH Bilduren 'sorpasso'-a PSE-EEri

Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan egin bezala, EAJk nabarmen irabazi du Irunen. EH Bildu bigarren indarra izan da, PSE-EEren aurretik.

EAJk Irungo "gehiengoaren babesa" eskertu du

8.425 botorekin Irungo alderdi bozkatuena izan da EAJ Irunen. Emandako "konfiantza" eskertu dute "bihotz-bihotzez".

Boluntariotza gaztetzea xede, topaketa hilaren 29an

Adinekoen eta gazteen arteko IV. topaketa foroa egingo da hilaren 29an Palmera Monteron. Lucia Garbayo omenduko dute ere boluntariotzan egindako ibilbideagatik.

XXXIII. Herri Kanta Jaialdian parte hartzeko izen ematea zabalik da

Gipuzkoa plazan bilduko dira abesbatza ezberdinak, hilaren 19an, 11:30ean.

Erraldoien entseguak egiten ari dira Katean

Kateako San Isidro jaiak asteburu honetan izango dira, baita maiatzaren 19an ere. Dagoeneko jaietako erraldoien desfilea prestatzen hasi dira.

XXIV. Apirileko Azoka egingo da asteburuan

Zabaltza plazan jarriko dute karpa eta hilaren 26tik 28ra egingo dute ospakizuna. Embrujo Andaluz elkarteak antolatu du azoka.

Europako Parlamenturako hauteskundeen prestaketak, martxan

Hautesle errolda kontsulta daiteke dagoeneko, baita erreklamazioak jarri ere. Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak.

Meakako auzo elkartean, haurrentzako jolasak

San Marko egunean jarduerak antolatu dituzte arratsaldez Meaka auzo elkarteko plazatxoan. Haurrei zuzendutako jolasak izango dira.

Gehiago