Bihar itxita egongo da ibilgailuentzat Santa Elena kalea

Itxiera 09:30etan egingo dute eta berriro irekiko dute 17:00etan. Bien bitartean, ibilgailuek Korrokoitz kaletik joan beharko dute.

Bihar, martxoak 19, Santa Elena kalea itxiko dute konponketa lanak egiteko bertako hiru kutxatiletan. Zirkulazioa da etengo dena 09:30etik 17:00etara, eta Korrokoitz kalera bideratuko dira ibilgailuak.

E25 Hondarribia-Irun autobusaren zerbitzuan ere eragina izango du itxierak eta San Jose Langilea eta Urdanibia plazako geltokiak bertan behera geratuko dira. Hurbilen geratuko diren geltokiak Larreaundi eta Fermin Calbeton izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.