2024/3/18

bidegorria

Apirilaren 1ean eta 2an adi trafiko eta aparkaleku aldaketei

Hilaren 27tik apirilaren 2ra kale batzuetan ezingo da kotxea mugitu. Aldi berean, TAO txartela dutenek ere aldaketa izango dute, eta edukiontzi batzuk lekualdatuko dira.

Basque Ballerinako hiru ikasle, Paris eta Londresera

Daniella Sierra, Adriana Marquegui eta Irene Amunarriz Parisko L'École de danse de l'Opera-k eta Londreseko The Royal Ballet School-ek antolatzen dituzten udako ikastaroetan parte hartzeko hautatuak izan dira.

Ondarea ardatz izango dute Enrique Lekuona bekaren 3. edizioan

Ikerketa bekaren 3. ediziora aurkezteko deialdia apirilaren 1ean zabalduko da. Saridunek 18 hilabeteko epea izango dute ikerketa gauzatzeko.

Amua Bideoklip lehiaketaren I. edizioa abiatu dute

Amua Musika Laburmetrai jaialdiaren 4. edizioaren baitan antolatu dute lehiaketa. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago urriaren 1era arte.

Gipuzkoako Xake Liga aurrera doa

Euskadiko Liga amaituta 6. postua eskuratu du Marlaxka Xake Klubeko A taldeak. Gipuzkoako Ligan, berriz, bi garaipen eta porrot eta berdinketa bana lortu dituzte gainontzeko taldeek. Julen Goya lesakara ere fin aritu da.

Harrera sareetako kideak identifikatu ditu Espainiako poliziak

Ipar eta Hego Euskal Herriko harrera sareetako kide batzuk identifikatu eta berri gehiago jasotzearekin "mehatxatu" ditu Espainiako poliziak.

Aberri Egunera joateko autobusak Irun eta Hondarribitik

Datorren hilaren 31n ospatuko da Aberri Eguna Iruñean. Bertaratzeko autobusak antolatu ditu EH Bilduk Irun eta Hondarribitik.

Plazak libre langabetuentzako udal euskaltegian

Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.

2023ko otsailean baino %15,6 bidaiari gehiago jaso ditu aireportuak

Hilabetero handitzen dihardu Hondarribiko azpiegitura erabiltzen duten bidaiari kopurua.

Hondarribiko KZguneak otsaileko plangintza plazaratu du.

Apirilerako formazio saio anitz prestatu ditu KZguneak

Apirilerako ikastaroetan izena eman daiteke jada. Online, telefonoz edo KZgunearen bulegoan izapidetu daiteke.

Endarako urtegia eta Elordiko edateko uraren araztegia ezagutzeko bisitak

Txingudiko Zerbitzuak-ek hilaren 24rako antolatu ditu bisitak. Uraren kalitatea bermatzeko mekanismoak eta nola garraiatzen duten ezagutuko dute bisitariek.

Odola emateko saioa ostiral honetan Bidasoa ospitalean

Ostiral honetan, 09:30etik 13:30era izango da odol emate saioa. Aurretik hitzordua eskatu beharra dago kolaboratzeko.

'Erromatik Piratetara' katamaran irteera kulturala

2024ko Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearekin bat egin du Arma Plaza Fundazioak. Itsas bisita gidatuak 90 minutuko iraupena izango du.

Ez da Txingudi Errugbiren asteburua izan

Bai Zaisa Txingudi eta bai Biok Txingudi taldeek porrota ekarri dute etxera, Iruñeatik eta Getxotik, hurrenez hurren.

Bihar itxita egongo da ibilgailuentzat Santa Elena kalea

Itxiera 09:30etan egingo dute eta berriro irekiko dute 17:00etan. Bien bitartean, ibilgailuek Korrokoitz kaletik joan beharko dute.

Kanada eta AEB bizikletan, Zure Abenturaren Bilan

Mikel Bringasek bere bidaia kontatzen duen 'The Great, the Basque and you' dokumentala proiektatuko du. Saioa euskaraz izango da.

Gehiago