Bihar da Emakumeen Eguna. Egunean bertan ez ezik, gainontzeko egunetan ere ekintza ugari antolatu du Emeki elkarteak Hondarribiko Udalarekin elkarlanean.
Nepaldala GKEak egiten duen lana eta bertako nesken egoera irudietan bildu du Asier Requejo irundarrak. 'Nepaldala' dokumentala larunbatean proiektatuko dute, 19:00etan, Itsas Etxean.
Zuhaitzak Kudeatzeko Planaren errepasoa egin du udalak, eta gogoratu dute urtean 306.000 euro baino gehiago bideratzen direla plan horretara.
Azokaren proiektu eredua berritu nahi dute "agortuta" dagoelakoan. Datozen hiru urteetan azokaren eredua eraldatzeko irizpideak erabakiko dituzte.
Serapio Mujikan merkataritzarako laborategi bat zabalduko dute eta Irun market plataforma indartzera ere bideratuko dituzte laguntzak.
Biriatuko pasabidea bi noranzkoetan itxita egongo da 10:30etik 14:00etara eta A-8an eragin zuzena izango du, baita inguruko errepideetan ere.
"Genealogia feminista ikustaraztea eta emakumeekin historian izandako ahanzturak konpontzea" aldarrikatu dute sozialistek.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Emakumean Mugimenduan programaren barruan antolatu dute. Kateako Crossfit Irun gimnasioan izango da.
II. Espainiako Errepublika garaian zinegotzi izan zen, fusilatu zuten arte. Anakarentzat duen balioa goraipatuko dute 12:00etan izango den ekitaldian.
Haize-laukotea Jasone Etxebestek, Mikel Emezabalek, Carlos Casadok eta Marixi Sesma Aizpuruak osatzen dute. Emanaldia, 19:00etan hasiko da.
Ramuntxo eta Kurpil Kiroleko jokalariak arituko dira lehian Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Etxean jokatuko dute.
Kasino Zaharrean izango da hitzordua. Topaketak Gipuzkoako eskolarteko txapelketara sailkatzeko balioko du.