Pequeña Velocidaden erakusketa, Pio Baroja institutuan
Hilaren 29ra arte egongo da ikusgai Irunen zutik mantentzen da kontzentrazio esparru bakarraren erakusketa.
Irunen bost kontzentrazio esparru egon ziren frankismoan eta egun, bakarrak dirau zutik: Pequeña Velocidad. Trenbide eremuan garatu nahi duten Via Irun plana dela-eta ez du etorkizuna bermatuta eta elkarte memorialistak berme baten bila dabiltza.
Bien bitartean, kontzentrazio esparruaren gaineko erakusketa bat dago ikusgai Pio Baroja institututan eta hilaren 29ra arte egongo da. Batxilergoko ikastetxean egitearen hautua, “historia ikasleei eta, zehazki, gorde nahi dugun memoria leku hori hurbiltzeko modu berezia” dela adierazi du institutuak.
Modu horretan, ikasleek aktiboki hartzen dute parte gertakarien azalpenean, eta antolamendu akademikoaren begiradatik,” zailtasun gutxiago” dituztela ikastetxean izanda azaldu dute. Horrez gain, erakusketa gerturatzearekin ikastetxe osoa inplikatzen dela diote, bai bere garapen pertsonalean bai eta Pequeña Velocidaden.