Mugikortasun Jasangarriaren erakusketara bisita antolatu du udalak
2023 eta 2027 arteko Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Plan berria ikusgai karri du udalak, ildo nagusiekin.
Datorren otsailaren 29an, ostegunean, Irungo Udalak Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren erakusketara bisita antolatu du. 2023-2027 arteko plana zehaztua dago honezkero, eta erakusketan planak jasotzen dituen hainbat alderdi landu dituzte. Bisita arratsaldeko 18:00etan izango da.
Udalak azaldu eran, erakusketak 2010eko planetik lortutako helburuak azaltzen ditu batetik, eta berriaren hasierako diagnostikoa bestetik. Erakusketan zehar gaika sailkatu dute informazioa, eta bost panel handi instalatu dituzte: bizi kalitate handiagoa, eta mugikortasun jasangarriagoa erdiesteko, oinezko eta txirrindularien protagonismoa bermatzeko, espazio publiko seguru zein inklusiboagoa sustatzeko, eta emisio gutxiko eremuak eratzeko proposamenekin. Panel bakoitzak HMJParen gai bakoitzaren datu nagusiak barnebiltzen ditu ere, QR kodeak jarri dituzte, herritarrek mugikorretan informazio osatuagoa eskuratzeko.
Iritzi eta iradokizunak biltzeko puntu bat instalatu dute ere, eta Zer da HMJPA? galderari erantzunez, udalak txosten hau bete du.