Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Irungo kirol talentua saritu dute

Askotariko kiroletako kirolariek jaso dute aitortza Irungo Kirol Galan. Hiriko kirol talentuaren balioa ikusaraztea eta kirolari onenak saritzea da asmoa.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/02/21

Hiriko kirol talentua balioan jartzeko eta kirolari onenak saritzeko Kirol Gala egin zuten atzokoan Amaia KZn. Bertan izan zen Borja Olazabal Kirol ordezkaria eta kirolarien lana lehian eta kalean aintzatetsi zituen: “Kirolaren arloan modu altruistan lanean dabiltza pertsonekin, guztiok kirolaz gozatzeko aukera izan dezagun”.

Hirian aztarna utzi duten bi figura nabarmendu zituen jarraian. Batetik, Beñardo Garcia, Bidasoa eksubaloiko presidente historikoa eta 2023ko Hiriko Urrezko Dominaren irabazlea, eta bestetik, Iñaki de Mujika, kirol kazetaritzaren “ahots handienetariko bat, tokiko kirolaren alde lan eskerga egindakoa”.

Sarien banaketa

Lehenik, Irundarren Sarirako nominatu guztiak igo ziren oholtzara eta opari bana eman zieten.

  • Klub Onenaren Saria: Mariño-Real Union futbol taldea. Nuria Alzagak banatu zuen saria.
    • Hiriko nesken artean kirola sustatzeko egindako lanagatik, bai lehiari dagokionez, bai eguneroko praktikari lotuta.
  • Gizon Kirolari Onenaren Saria: Iñaki Penciña Chambery eskubaloi jokalaria. Ander Montserrat trinketistak eman zion saria.
    • Brontzezko domina irabazi zuten Munduko Eskubaloi Txapelketan.
  • Emakume Kirolari Onenaren Saria: Alba Rodriguez borrokalaria. Borja Olazabalek banatu zuen garaikurra.
    • Munduko txapeldunordea eta Espainiako txapelduna izan da bi aldiz, 20 urtetik beherakoen kategorian.
  • Txokolatezko Baloia: Alberto Bixio Gorriz. Alkateak eta Olazabalek eman zioten.
    • Futbolean izandako ibilbide oparoa aitortu diote, Realak 1980-1981 eta 1981-1982 denboraldietan lortutako bi ligak lortzeko egindako ekarpenagatik. Talde gipuzkoarrak historian lortu dituen bakarrak.
  • Irundarron Saria: Aitzpea Gonzalez, Amaiur Etxeberria, Ainhoa Zapirain eta Naroa Zubimendi.
    • Espainiako txapeldun izan dira arraunean, distantzia luzeko modalitatean, eta bigarren urtez jarraian irabazi dute sari hau.

Kirol arrakastak ez ziren izan kontutan hartutako bakarrak eta kirol profesionaletik erretiroa hartu duten kirolarien ibilbidea omendu zuten. Horrela, Ander Elosegi piraguista olinpikoari aintzatespen berezia eman zion Goizane Alvarez Kiroletako diputatuak.

Julen Aginagalde eskubaloi jokalari ohiari ere eman zioten aitortza saria, Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteko presidente Tito Irazustaren eskutik. Eskubaloian egindako “ibilbide bikaina” aitortu diote. Ondoren, Aginagaldek, Ander Ugarte bere taldekideari eman zion aintzatespen berezia.

Sari berezia ere eman zioten Virginia Corchon kirol psikologoari, Genuine Ligako Realeko jokalari irundarrei eta Bidasoa Atletiko Taldeko harrobiari.

Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024
Irun. Kirol Gala 2024

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.