2024/2/19

Iker Arozena, Espainiako txapeldun

7,66 metroko jauziarekin irabazi du urrea hondarribiarrak. BATeko beste kirolariek ere maila bikaina erakutsi dute Ourenseko txapelketan.

Ficobatik 135.000 pertsona pasa dira 2023an

Ildo estrategikoa "sendotzea" lortu duela adierazi dute balantzean erakustazokako kideek. Iaz, 32,9 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin zuten.

Itsasertza plana desaktibatu du Jaurlaritzak, pellet-ak ez direlako iritsi

Urtarrilaren 9tik izan da indarrean plana. AZTIk eta Euskalmetek emandako datuetan oinarritu da Jaurlaritza erabakia hartzeko.

mugikortasuna

Iaz 1.905.434 bidaiari mugitu zituen Irunbusek

Azken datu hoberenak 2019koak dira eta, ordutik, 115.345 bidaiari gehiago izan ditu hiriko autobus publikoak. Errekorrak hautsi dituzte.

Alai fabrikako grebak %70 jarraipena izan du lehen egunean

Akordioa berritzeko negoziazioa iazko udaz geroztik blokatuta dagoela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Ostiral arte luzatuko dute greba.

Korrika

Egoera irregularrean daudenen euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu dute AEK-k eta IHSk

Pasa den ostiralean ekitaldi nazionala egin zuten Korrika kulturalaren barruan AEK-k eta Irungo Harrera Sareak. Euskara ikasteko denentzako eskubidea bermatuta egotea eskatu zuten.

'Shine' dantza ikuskizuna Amaia KZko oholtzan

Lasala konpainiak taularatuko du Judith Argomanizen azken lana. Zuzendaria bertan izango da ikusleen hausnarketak entzun eta galderei erantzuteko.

UEMAren lansaioa jaso dute udal zinegotziek

Euskararen kale erabileragatik kezkatuta, Hondarribia UEMAko kide izatea erabaki zuten azaroan udalbatzan. Iragan ostegunean udal zinegotziak Irati Odriozola UEMAko teknikariarekin bildu ziren.

korrika

Mejillon Tigrek ere bat egin du Irungo Korrika Kulturalarekin

Antxeta irratiak gonbidatuta, Oiasso museoan izango dira 'Hitz esana' emanaldia aurkezten, hilaren 29an.

Jurgi Diaz, txapeldunorde Gipuzkoako Banakako Gazte Mailako txapelketan

Txapelketa berean, Aritz Tornay bosgarren izan da. Emaitza paregabeak Marlaxkarentzat. Taldekako txapelketei dagokionez, bi berdinketa eta bi porrot asteburuan.

Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleen urteko lehen kontzertua

Musika Museoan ziklo barruko lehen emanaldia eskainiko dute ostegun honetan, hilak 22an. Bestalde, hirugarren txanda sortu dute Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko Gizarteetan ikastarorako.

Gehiago