Uholdeen diagnostikoa egitea eskatu du PSE-EEk
Aste honetan marea biziak izan ziren eta horren eraginez udalerriko zenbait puntu urpean geratu ziren. Kezkatuta agertu dira sozialistak.
Aste honetan marea biziak izan ziren eta horren eraginez udalerriko zenbait puntu urpean geratu ziren. Ez da gertatzen den lehen aldia, baina orain artean ura ikusi ez den tokietara iritsi dela esan dute sozialistek. “Santa Engraziako erreka Minasoroetako biribilguneraino irten da eta zenbait etxebizitzen atarira heldu da”.
“Kezkatuta” daude sozialistak; izan ere, uraren igoerak itsasotik edo ibaitik gertu daude etxebizitzei eragin diezaiekela uste dute, baita baratzei ere. Haatik, urak har ditzakeen eremuak sortzea beharrezkotzat jo dute.
Horregatik guztiagatik, Gobernu Taldeak aintzat hartzeko hainbat eskaera egin dituzte: Urak gainezka egin duen puntuetan esku hartzea; egoeraren diagnostikoa egitea eta hartu beharko liratekeen neurriak aztertzea; HAPOk mareen igoerak izan ditzakeen eraginak kontuan hartzea; eta mahai-inguru bat osatzea kaltetuak izan diren pertsona guztiak biltzen dituena.