Udal Artxiboa ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu Arma Plaza Fundazioak
Ezagutu Zure Hiria egitasmoaren bigarren hitzordua izango da. Udal artxiboak ezagutzeko hitzaldi bat eta bi bisita gidatu egingo dituzte.
Hil honetan Ezagutu Zure Hiria egitasmoaren baitan Udal Artxiboa ezagutzeko hitzaldi bat eta bi bisita gidatu antolatu ditu Arma Plaza Fundazioak. Begoña Andrés Arratibelek eskainiko ditu. Filosofian eta letretan lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean, eta dokumentuak kudeatzeko eta katalogatzeko espezializazio ikastaro ugari ditu. 1990 urtetik Hondarribiko Udal Artxibozaina izan da erretiroa hartu zuen arte.
Jarduera hauen helburua Udal Artxiboa herritarrei hurbiltzea da, bere antolaketa, edukia eta komunitatearen memoria kolektiboa eta ondarea zaintzeko egin den lan garrantzitsua erakusteko.
Hitzaldia hilaren 23an izango da19:00etan Arma Plaza Fundazioaren egoitzan. Ez da aldez aurreko erreserbarik egin beharko, parte hartzaile kopuruan ez da mugarik izango. Bisita gidatuak, berriz, hilaren 24an izango dira. Bi bisita egingo dituzte. Lehena 11:00etan izango da, bigarrena, 12:30etan. Biak ala biak gazteleraz izango dira, eta kasu honetan, aldez aurretik izena eman beharko da, online edota 943 64 46 23 zenbakira deituta. Gehienez 20 laguneko bisitak izango dira. Bisitak Kultur Etxean hasiko dira.