Alai enpresako langileak grebara hilaren 19tik 23ra
Enpresa hitzarmena berritzeko negoziaketak izoztuta daudela salatu dute. Bi urte daramate negoziatu nahian.

Katea auzoan dagoen Alai Extrusion enpresako langileak greba egingo dutela hilaren 19tik 23ra, gehiengo osoa duen ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa hitzarmena berritzeko negoziaketak “guztiz blokatuta” daudela salatu dute eta 2022tik daramatela akordioa erdietsi nahian.
Negoziaketa ez aurrera ez atzera egiten zuenez, ELA sindikatuak asanblada deitu zuen hilaren 5ean eta bertan mobilizazio egutegi bat adostu zuten. “Langileek babes osoa eman zioten Enpresa Batzordearen proposamenari” adierazi dutenez. Kimika sektoreko enpresa da Alai eta 85 langile ditu.