Sardina ehortzita ez dira inauteriak bukatu
Zanpantzar eta Sardina erre zituzten atzo malkoen artean. Hala ere, inauteriek segituko dute, larunbat honetan konpartsen desfilea egingo dutelako.
Sardina eta Zanpantzar ehortzi zituzten atzo San Juan plazan. Urtero arteartearekin bukatzen dira inauteriak baina oraingoan ez da hala izan. Pasa den larunbatean konpartsen desfilea bertan behera utzi behar izan zuten eta datorren larunbatean egingo da. Hartara, irundarrek beste inauteri egun bat dute aurretik.
Dena den, doluarekin egin beharko dute, atzo erre baitzituzten Sardina eta Zanpantzar. Zabaltza plazatik abiatu ziren Irungo Musika Bandaren doinuaren erritmoan, eta atzean joan ziren Santiagoko Deabruak eta Bidasoko erraldoiak. Protagonista nagusia den Zanpantzar ere bertan zegoen azken bidea egiten. Bukaeran, Sardinaren Ehorzketaren Kofradia.