Zaisa Txingudiren aspalditik esperotako garaipena
Arratiko txekorrak garaitu zituzten Igorren, 2019tik lehen aldiz. Ligaren lehen postuetara gerturatu dira Txingudikoak.
Igorren izan dira asteburu honetan Iñigo Camareroren mutilak, Arratiko Zekorren aurka jokatzen eta garaipena ospatu zuten Txingudikoek (20-17). 2019tik ez zutela San Txisme zelaian irabazi.
Azken 20 minutuetan markagailuari buelta emateko gai izan ziren, Adur Manterolan aurrea hartu ondoren zigor kolpe batekin. Izan ere, partidan zehar izan zuten presioak beltz zurien kontra jokatu zuen
Txingudik diziplina mantentzen jakin duela dio taldeak, baina erasoan egindako ahaleginekin ez dutela Arratikoren defentsa-lerroa haustea lortu. Etxekoek, atsedenaldira iritsi baino lehen, markagailua irauli dute entsegu eraldatu batekin (3-7).
Bigarren zatian Zekorrak kontzentratuago sartu dira zelaira eta aldea handitu dute zigor kolpe batekin 42. minutuan (3-10) eta entsegu eraldatu batekin zazpi minutu geroago (3-17).
Etxekoek txartel hori bat jaso dute 60. minutuan taldeko zigor-kolpe gehiegi egiteagatik eta orduan berpiztu da Bidasoako taldea. Aurrelariak gertuago jokatzen hasi dira eta hiru-laurdenek konbinazioak amaitzen joan dira entsegua lortu arte. Kapitainak, Carlos Lorak, hagetatik gertu utzi du baloia eta Ekain Hiribarrenek ez du zailtasunik izan baloia sartzeko (10-17).
Hamar minutu geroago, beste jokaldi luze baten amaieran, Roman Solisek entsegu-eremuaren iskin batean utzi zuen baloia. Manterolak urrutitik sartu zuen eraldaketa markagailua berdintzeko (17-17).
Topaketaren azkeneko minutuetan, berriro markagailua irauli zuen Manterolak zigor-kolpe batekin eta aldea oraindik gehiago handitzeko aukera izan du sartu ez den bigarren batekin (17-20).
Asteburu garaipenarekin, Txingudi goiko postuetara hurbildu da liga amaitzeko 6 jardunaldi falta direlarik. Datorren astean Zarautz B/Beltzak, jasoko dituzte Plaiaundiko zelaian.
Lehen hamabostekoan honako hauek aritu ziren: Aritz Rodriguez, Aitor Asurmendi, Jon Sanchez, Hodei Guerrero, Jon Mediavilla, Javi Paredes, Hector Pescador, Asier Gonzalez, Ekain Hiribarren, Carlos Lora (kapitaina), Unax Dominguez, Roman Solis, Alberto Robleda, David Miguel eta Adur Manterola. Aulkitik hasi ziren, berriz, Xabi Sanchez, Julen Iglesias, Carlos Perez, Andoni Quiñones eta Miguel Genua. Epailea Julien Le Gall izan zen.