Nerabeen Ongizate Mentalaren Eguna hizpide, Martindozenean
Sei saioko ikastaroa egingo dute gaztelekuan, autoezagutza, autoestimu eta ahalduntzea lantzeko. 15 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da.
Martxoaren 2 Nerabeen Ongizate Mentalaren Mundu Eguna da eta Martindozenea gaztetxean presente izango dute, autoezagutza, autoestimu eta ahalduntze ikastaroa antolatu baitute. Sergio Javier Gazteriako ordezkariak eman du gaur horren berri, eta berarekin batera izan da Monica Egido psikologoa.
Ikastaroarekin Irungo 15 eta 22 urte bitarteko nerabe eta gazteen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu nahi dute, nork bere burua ezagututa. Javierrek ohartarazi du gero eta gazte gehiagok bizi dituztela “antsietatearen edo depresioaren sintomak edo joera suizidak”, eta egoera hala izanda, lehen urratsa gaixotasun mentalak “normalizatzea” dela dio, “gero horiek tratatu eta prebenitu ahal izateko”.
Egido psikologoak gazteak gidatzen arituko da eta ezagutza eta tresnak barneratzen lagunduko die ere. Asmoa, eguneroko egoerak eta horien kausak uler ditzatela da eta haien egoera emozionala kudeatzen laguntzeko estrategiak ikastea. Ekimena gazteartean Gazteria arloak antolatu du, gazteartean konekta zerbitzuaren bidez, eta gazteei laguntzeko eta entzuteko Bada Bide Bat zerbitzuarekin elkarlanean.
Guztira zazpi saio izango dira eta lehena hilaren 17an egingo da. Hurrengo saioak martxoaren 2an, martxoaren 16an, apirilaren 13an, apirilaren 27an, maiatzaren 11n eta maiatzaren 25ean egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, Martindozenean. Ikastaroa mailaka joango da eta aurrera egin ahala, ikastaroko gaiak lantzeaz gain, gazteek proposatutako gaiak ere landuko dituzte.
Ikastaroa doakoa da, 15 plaza mugatu ditu eta izen ematea hilaren 14a baino lehen egin behar da. Horretarako gazteartean webgunera jo behar da.
Egitaraua:
- Otsailak 17. Pozten naiz neure burua ezagutzeaz. Autoezagutzarako eta asertibotasunerako tresnak.
- Martxoak 2. Adimen emozionala vs antsietatea. Emozioak modu positibo batean ezagutzea, adieraztea eta gobernatzea.
- Martxoak 16. Ahalduntze mentala. Pentsamendu negatiboak eta autoerrefusa kudeatzeko barne elkarrizketak duen indarra.
- Apirilak 13. Zaintzen eta maitatzen dut neure burua?. Autoestimua, erresilientzia eta psikologia positiboa hobeto bizitzeko.
- Maiatzak 11. Ezetzaren indarra. Norbere buruari eta besteei mugak jartzen ikastea, zoriontsu izateko.
- Maiatzak 25. Enpatia eta egoismo arduratsua. Nola lortu harreman pertsonal eta familiar osasuntsu eta aberasgarria.