Meaka auzoan errepide zati bat moztuko dute
Meaka auzoko 14. zenbakitik 22. zenbakira hobekuntza lanak egingo dituzte. Haatik, moztuko dute errepidea. Lanek bi asteko iraupena izango dute.
Asteazken honetan (hilak 7) itxiko dute errepidea Meaka auzoan, 14. ataritik 22. atarira bitarte. Tarte horretan hobekuntza lanak egingo baitituzte, bi astez.
Auzora sartzeko Ermita kaleko errepidea erabili beharko da. Zirkulazioa ahalbidetzeko bi noranzkoetan zabalduko dutela argitu du udalak.