Bi egunez arituko dira lanok egiten. Harresilanda kaletik hasi dira eta Soroetagain kalean amaituko dute. Autobus lineatan ere aldaketak egongo dira.
Gaur (hilak 5) hasi dituzte errepideko zuloak konpontzeko asfaltatze lanak. Gaur eta bihar Harresilanda, Solbes eta Soroetagain kalean arituko dira. Berta bizi direnek San Pedro kaletik sartzeko aukera izango dute. Asteazkenean (hilak 7) Soroetagain kaleko erreietako bat konponduko dute. Hiru egunetan ibilgailuek txandaka igaro ahal izango direla aurreratu du udalak.
Lanen ondorioz hurrengo autobus lineatan ere aldaketak izango dira: E20 eta E27 lineetan Donostia 2 (Madalengain) eta Donostia 36 (Sokoa) ezabatu egingo dira. Gertueneko geltokiak Foru kalea eta Sabin Arana izango dira. E25 linean, berriz, Ama Guadalupekoa eta Baserritar Etorbidea 64 (Talaia). Gertueneko geralekua Matxin Arzu (Portuko Eliza) izango da.