Artistentzako laguntzak bihartik aurrera eska daitezke
Arte garaikidea egiten duten artistentzako bi diru laguntza banatuko ditu Irungo udalak. Horiek eskatzeko epea bihar hasi eta martxoaren 5ean bukatuko da.
Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi du artistentzako laguntzen deialdirako proposamenak bihartik aurrera ahalko direla aurkeztu. Horretarako azken eguna martxoaren 5a izango da.
Deialdiaren asmoa “sorkuntza artistikoa sustatzea” dela azaldu dute, artearen adierazpen guztiak barne harturik. Interes berezia erakutsi dute Bidasoa eskualde osoa erreferentziatzat hartzea, mugari bizkarra emanda. Lehen deialdia 2019an egin zen.
Programa, zehazki, arte garaikidearen esparruan proiektuak garatu nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoei, artistei eta edozein nazionalitateko sortzaileei zuzendutakoa da.
Bi laguntza emango dituzte, bakoitza 6.800,00 eurokoa eta sorkuntza artistikoko proiektua egiteko eta abian jartzeko baliatu beharko da. Proiektua sei hilabeteetan burutu beharko da eta hirian edota Bidasoan egin beharko da. Gaia librea da.