Zaisa Txingudi, Igorrera puntu bila
Bihar, larunbata, Arratiko Zekorren aurka arituko dira, azken jardunaldietako bolada onari eutsi nahian. Bestalde, hiru jokalari Euskal Selekzioarekin arituko dira.
Zaisa Txingudi Errugbi taldeko seniorrak Igorrera (Bizkaia) mugituko dira asteburuan, Arratiko Zekorren aurka aritzeko. “Final aurreratu bat izango da bidasoarrentzat; izan ere, azken partidetako bolada ona mantentzen ahaleginduko dira (lau garaipen eta berdinketa bat).
Bizkaitarren nortasuna joko gogor eta sendoak definitzen du. Etxean, gainera, aurten lortu dituzten garaipen guztiak eskuratu dituzte, eta zaila izango da puntuak lortzea. Camarero entrenatzaileak moldaketak egin beharrean dago; Unai Cano, Ioritz Franco, Jenö Kocsis, Teo Arruti eta Odei Alonso baja direlako. Biharko partida sailkapenaren goiko aldeko postuetara hurbiltzeko baliatu nahi du Txingudik.
Biharko hitzorduaz gain, errugbi taldeak beste hainbat ohar helarazi ditu.
Errugbi eskola
Klubean errubian dabiltzan txikienek hainbat norgehiagoka izango dituzte asteburuan. 14 urtez azpikoek Rioja RC jasoko dute bihar, larunbata, 12:00etatik aurrera. 10 eta 12 urtez azpikoek, ordea, Otrdiziara (Gipuzkoa) mugitu beharko dute etzi, iganda. Haien partida 09:00etan hasiko da.
Txingudiko jokalariak, Euskal Selekzioarekin
Helene Tristan, Zumendi Caro eta Gaia Morris Txingudiko jokalariek 16 eta 19 urtez azpiko euskal selekzioen deia jaso dute, berriro ere. Hori horrela, astelehenean (hilaren 5ean) Euskal Selekzioak Bilbon egingo duen entrenamenduan hartuko dute parte.