Santiagotarrak, etxean izar
Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan urrezko hamar domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko bost eskuratu ditu Santiagotarrak KEk.
Larunbatean jokatu zen Bidasoa ibaian eta Santiagotarrak Kirol Elkarteak antolatuta tosta mugikorreko distantzia luzeko Gipuzkoako XIII. Txapelketa (aldi berean Gipuzkoako Ligako hirugarren lehia izan zen). Kategoria askoko lehiak jaso zituen Bidasoak, eta horietan, etxekoak, Santiagotarrak izar: urrezko hamar domina lortu zituzten, zilarrezko zazpi eta brontzezko hiru. Uzta bikaina, etxean, 20 metal zatirekin.
Kategoriaz kategoria errepasoa eginda, honakoak hiriko klubak lortutako dominen zerrenda:
- Urrezko dominak: gizonen beteranoen zortzikoan (lemazainarekin), mutilen haurren laukoan, gizonen beteranoen bikoan, gizonen beteranoen batekoan, mutilen gazteen laukoan, gizonen absolutuen batekoan, mutilen juniorren batekoan, nesken juniorren bikoan, emakumeen absolutuen batekoan, nesken juniorren batekoan.
- Zilarrezko dominak: mutilen kadeteen zortzikoan (lemazainarekin), mutilen kadeteen bakarkakoan, nesken kadeteen bakarkakoan, mutilen haurren bikoan, emakumeen beteranoen bikoan, mutilen gazteen bikoan, gizonen absolutuen bikoan.
- Brontzezko dominak: mutilen kadeteen bikoan, mutilen kadeteen bakarkakoan, mutilen haurren laukoan, gizonen absolutuen batekoan, gizonen absolutuen bikoan.
Emaitza den-denak Gipuzkoako Arraun Federazioaren webgunean kontsulta daitezke. Gainera, Santiagotarrak Kirol Elkarteak eguneko hainbat argazki jarri ditu euren sare sozialetan.