2024/1/22

Prestazio sozialak murriztu izana salatu du Erletxek

Asteazken honetan Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin dute, gizarte prestazioen murrizketak salatzeko.

Osasun emozionalaz psikofarmakoen adikzioa duten emakumeentzat

Tailer psiko-hezitzaile bat eskainiko du emakumeentzat Maider Andonegi psikologoak otsailetik ekainera. Helburua da parte hartzaileei kontsumoa murrizteko prozesuan laguntzea eta prozesu horretan tresna alternatiboak eskaintzea.

Emekik eraso matxistak salatu ditu

Bi hilabeteren bueltan elkarteak jasan duen bigarren erasoa da. Emeki elkarteko kideek argi utzi dute halako ekintzek ez dituztela geldiaraziko.

Pista estalian, BAT onenen artean

Pista estaliko Euskadiko Kluben Arteko Txapelketan BATeko neskak bigarren izan dira, eta mutilak hirugarren.

Santiagotarrak, etxean izar

Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan urrezko hamar domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko bost eskuratu ditu Santiagotarrak KEk.

[Bideoa] Aurtengo sagardoa, "sekulakoa" dastatu aurretik ere

Ola sagardotegiak txotx irekiera egin zuen atzo, Julian Iantzi omendu gisa izan zelarik. Giro ederrean bildu ziren 220 pertsona.

Plaiaundin garaipenaren asteburua izan dute

Biok Txingudi, garaipenen katean dabil bi asteburu segidan irabaziz, eta Zaisa Txingudi etxean partida guztiak irabazten ari da.

Fitur azokan izango da Ficoba

Sektoreko topaketa profesionalak egiteko gune espezializatu gisa aurkeztuko dute Madrilgo azokan.

Bihar ezin izango da Zezen Plazako aparkalekua erabili

Zundaketa geoteknikoa egiteko itxiko dute aparkalekua. Bizilagunei "ulermena eta pazientzia" eskatu die udalak.

"Irmoki" salatu ditu udalak larunbat gauean gertatutako erasoak

Emeki Emakume elkartea, udal eraikin bat eta LGTBIQ+ txintxorroa erasotu zituzten asteburuan. "Beldurraren bidez zaurgarriagoak diren pertsonen askatasunari mugak jartzea" onartuko ez duela esan du udalak.

Hamazazpi domina berde aulki mugikorreko Gipuzkoakoan

Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan urrezko zortzi domina, zilarrezko lau eta brontzezko bost irabazi ditu Hondarribia Arraun Elkarteak.

Loteria primitiboko 102.851 euro, Irunera

Bigarren kategoriako saria lortu du Txingudi merkataritza guneko loterien saltokian egindako txartel baten jabeak.

Gehiago