Hamazazpi domina berde aulki mugikorreko Gipuzkoakoan
Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan urrezko zortzi domina, zilarrezko lau eta brontzezko bost irabazi ditu Hondarribia Arraun Elkarteak.
Larunbatean jokatu zen Bidasoa ibaian eta Santiagotarrak Kirol Elkarteak antolatuta tosta mugikorreko distantzia luzeko Gipuzkoako XIII. Txapelketa (aldi berean Gipuzkoako Ligako hirugarren lehia izan zen). Kategoria askoko lehiak izan ziren ibaian, eta horietan Hondarribia Arraun Elkarteko kideek hamazazpi domina eskuratu zituzten: urrezko zortzi, zilarrezko lau, eta brontzezko bost. Domina sorta ederra, beraz.
Kategoriaz kategoria errepasoa eginda, honakoak hiriko klubak lortutako dominen zerrenda:
- Urrezko dominak: mutilen kadeteen zortzikoan (lemazainarekin), nesken kadeteen laukoan, nesken haurren laukoan, mutilen haurren bikoan, emakumeen beteranoen batekoan, nesken haurren bikoan, mutilen juniorren laukoan, gizonen absolutuen zortzikoan (lemazainarekin).
- Zilarrezko dominak: mutilen kadeteen laukoan (lemazainarekin), mutilen haurren batekoan, nesken juniorren bikoan, nesken juniorren batekoan.
- Brontzezko dominak: mutilen kadeteen laukoan, nesken kadeteen bikoan, mutilen haurren bikoan, mutilen juniorren batekoan, nesken juniorren batekoan.
Emaitza den-denak Gipuzkoako Arraun Federazioaren webgunean kontsulta daitezke.