Pistan eta lokatz artean, BATen asteburu biribila
Krosean, Euskadiko txapeldun izan da Mikel Aramendi, eta Iker Ibarguen nahiz Urko Ibarguen bigarren izan dira. Pistan, Malen Martinez 60 metroetako txapeldun.
Estalpeko pistan eta krosean izan dira Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak asteburuan lehian. Pista Estaliko Euskadiko Txapelketan nahiz Euskadiko Kros Txapelketan izan dira bidasoarren koloreak defendatzen klubeko korrikalariak.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Kros Txapelketan, gazteenen kategorietan emaitza bikainak lortu zituzten BATekoek. Gasteizen jokatu zen atzo (igandea). Hala, 20 urtez azpikoen kategorian Mikel Aramendi pasaitarra txapeldun izan zen 20.38 denborarekin, eta bigarren postuan sailkatu zen Iker Ibarguen, taldekidetik 7 segundora. Kategoria horretan bosgarren izan zen Adur Ugartemendia (21.08) eta hemeretzigarren Julen Casado. Nesketan, Lorea Cabezon laugarren izan 20 urtez azpikoen kategoria horretan (26.25), eta Nahia Pikabea hamargarrena.
16 urtez azpikoen kategorian emaitza on gehiago. Urko Ibarguen bigarren izan zen (15.04), eta Unai Gonzalez bosgarrena (15.16). BATeko gainerako sailkatuak, honakoak: Gorka Garcia hamaikagarren izan zen, Jon Casado hamabosgarren, Telmo Elosegi 22. postuan sailkatu zen, eta Jon Perez 23.enean. Nesketan Iratxe Cambon eta Enea Erkizia hamaseigarren eta hamazazpigarren izan ziren hurrenez hurren.
18 urtez azpikoen mailan, emaitzak apalagoak izan ziren. Baina hala ere merituzkoa izan zen Julen Mendozaren 6. postua (17.42) eta nesketan Irati Erroren bederatzigarrena (22.37), eta Maria Bauzaren 11.ena. Mutiletan 11, izan zen Hugo Vazquez, hamabigarren Lukas Cabezon, 21. postuan iritsi zen helmugara Xabier Elortegi, eta 23. izan zen Alai Alberro.
Maila absoloutuan BATen korrikalari onena Unax Goenaga izan zen, 55. postuan. 61. izan zen Jon Unzueta, eta 142. Abel Castañares.
Pista
Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan sei domina lortu zituzten BATeko atletek. Hala, Malen Matinezek urrezkoa bere egin zuen 60 metro hesietako proban. Alazne Garrido, berriz, txapeldunorde izan zen 400 metroko proban, eta Iker Arozenak ere podiumeko bigarren koska zapaldu zuen 60 metrokoan. Alazne Garridok 200 metrokoan domina lortu zuen ere bai, kasu horretan brontzezkoa; Irune Muguruzak 400 metroei gogor ekin, eta brontzea izan zen. Azken domina Mario Estanga pertika jauziko kirolariarentzat izan zen: brontzezkoa harentzat.
Naia Llorentek (altuera jauzian) Rafael Caseauk (jauzi hirukoitzean) eta Alaine Agerraldek (200 metrokoan) egindako lana nabarmendu du BATek.
Bestalde, pistan ere bai, Zaragozako DNA Meeting lehian aritu ziren BATeko 20 urtez azpikoen eta abosolutuen taldeak. Seigarren izan ziren biak ala biak.