HITZAren 2022ko urtekaria

Deskarga ezazu doan OARSO BIDASOKO HITZAren 2022ko urtekaria.

Negozio-turismoa Bidasoara erakartzeko MICE gida

Madrilen izan dira eskualdeko ordezkariak. Bertan, gida EAE mailako standean onartu da, eta aurrerantzean turistek bi herriotan turismo pizgarri interesgarrienak izango dituzte eskura.

Mugikortasun jasangarriari begirako mahaia

2022an udaletik bultzatutako mugikortasunaren alorreko lanak errepasatu eta urte berrirako dituzten erronkak eta egitekoak aztertu zituzten.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, igandean Amaia KZn

Pailazo ezagunak 35. urteurrenaren bira egiten ari dira, eta Irunen egingo dute geldialdia. Saio bikoitza eskainiko dute: 15:00etan eta 18:30ean.

Denboraldi erdiko abonatu kanpaina abiatu du Real Unionek

Larunbatean hasiko du bigarren itzulia talde txuribeltzak, eta abonatu kanpainak familia unionista hazten jarraitzeko helburua du.

'Bidaia' ikuskizunak Hondarribian egingo du geldialdia

René Zugarramurdiren zuzendaritzapean Euskal Herriko historia eta kultura modu dinamiko eta originalean ezagutzeko aukera luzatuko du ikuskizunak.

Entrenamendu irekia egingo du gaur Bidasoa Irunek

Bidasoarrek buru-belarri jarraitzen dute prestatzen ligako itzulera. Gaur Artalekuko ateak irekiko dituzte zaleek taldearekin berriro bat egiteko. 18:30etik aurrera sartu ahal izango da pabiloira.

Zeramika ikastaroan izena eman daiteke

Ikastaroa hilaren 27an izango da, Zeramika Tailerrean, 10:00etatik 18:00etara, eta apuntatzeko azken eguna hilaren 26a da.

I. Mugarik Gabeko Korrika lasterketa sortu dute ikasle batzuek

Martxoaren 12an izango da lasterketa, Irun eta Hendaia artean. Bildutako dirua Hendaiako Bidasoa Etorkinekin eta Diakite elkarteak babesteko erabiliko dute.

Bigarren eskuko etxebizitzen zerrendetako hurrenkera zozketatuko dute

Otsailaren 10ean Udaletxeko Areto Nagusian egingo dute bigarren eskuko etxebizitzetan izena eman dutenen arteko zozketa. Izen ematea 31ra arte izango da zabalik BAZen.

Gehiago