Bidegorriak izango dituzte hizpide gaur IDEIAlekun

Arantxa Tapia eta Amaia Barredo Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidegorriari buruz arituko dira gaur, 19:00etan.

Arte paleolitikoan murgiltzeko tailerra

Viajes de Aspasiak Artean Espazioarekin elkarlanean antolatutako sormen eta esperimentazio tailerra da.

Urtea indartsu hasi du Donostiako Aireportuak

Urtarrilean 27.736 bidaiari igaro dira Donostiako Aireportutik, 2019an baino %45 gehiago.

Botiltzarra programa, gazteak alkohol kontsumoan sentsibilizatzeko

Larunbatean Ai Laket!! elkarteko sei bitartekarik alkohol kontsumoak dakartzan arriskuen inguruko informazioa, sentsibilizazioa eta jarraibideak emango dituzte.

Zanpantzar

Bihar, trafiko aldaketak Zanpantzarren desfileagatik

Zanpantzarren desfilea hiriko kaleetan zehar ibiliko da bihar. 18:50etik 19:30era, trafiko mozketak eta autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira.

Doako matrikulazioa Irungo bi kiroldegietan, aste honetan

Gaurtik izango da otsailaren 21era arte doako matrikulazio kanpaina martxan. Bestetik, Artalekuko gimnasioa hobetzeko asmoa adierazi du udalak.

Ostegunean, elkarretaratzea Dunboako anbulatorioan

Osasun Bidasoa Plataformak deituta, 14:00etan elkartuko dira Dunboako osasun zentroan, 'Gure osasunaren alde' lelopean.

Jaizubiako padurak ezagutzeko ibilaldia

Hondarribiko Mintzalagun eta Gurasolagunei zuzenduriko ibilaldia da. Padurak ezagutzeaz eta ibilaldiaz gozatzeaz gain, euskaraz aritzea izango da helburua.

Ekologistek geltoki berriaren ondoko pasabidea berriz diseinatzea proposatu dute

Gaur egun pasabide gisa hartzen dena azken belaunaldiko materialez estalitako galeria bihurtzea planteatzen du alderdi ekologistak.

Hondarribiko PSE-EEk alkategaia aurkeztu du

Noemi Odriozola kazetari eta itzultzailea izango da alderdi sozialistaren udal hauteskundeetarako hautagaia.

Gehiago