[Argazkiak] Euriak ez du San Tomas Eguna zapuztuko
Goizetik, pixkana, kalera ateratzen ari dira hondarribiarrak, gaurko festa eguna ospatzeko. Azokaz gain, eguerditik aurrera ekintzak izango dira.
San Pedro kalean txistor usaina nagusitu da goizetik, eta baserritarrez jantzitako gazte eta helduek pixkanaka eremua bereganatzen hasi dira. San Tomas Eguna ospatzen ari dira hondarribiarrak, San Pedro kaleko azokarekin lehenik, eta gerorago antolatu dituzten ekintzekin. Eguraldiak, ziur, ez duela gaurko festa eguna zapuztuko.
Azokaren ondoren, 13:00etan hain zuzen, herri kirol erakustaldia izango da Santiago kalean. Beñat Telleria eta Izeta V harri jasotzaileak eta Aratz Mugerza eta Iñaki Azurmendi aizkolariak izango dira. Arratsaldean berriz, 16:00etan hain zuzen, haurrentzako jokoak hasiko dira San Pedro kalean. 18:00etan Meakako Adixkideak Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du eta haien ondoren, Jun da jo taldearen emanaldia izango da Arrantzale auzoan.
Jarraian goizean HITZAk San Pedro kalean ateratako zenbait irudi: