Musika eta ipuinak uztartuko dituzte larunbatean
Hondarribiko Hiria Musika Bandako kideekin batera ariko da Belen Otxotorena ipuin kontalaria.
Hondarribiko Hiria Musika Bandak kontzertu oso berezia eskainiko du larunbatean (hilak 23) Itsas Etxea auditoriumean. Izan ere, musikariekin batera Belen Otxotorena ipuin kontalaria ariko da. Saioa 17:00etan hasiko da eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.

