BATek Kudeaketa Aurreratuaren agiria berritu du
Zazpi urtetan, laugarrenez jaso du aitortza Irungo klubak. 2013an profesionalizatu zen, eta ordezkarientzat hori izan zen jauzi erabakigarria.
Bidasoa Atletiko Taldeak, atzo, azken zazpi urteetan laugarrenez jaso zuen Kudeaketa Aurreratuaren agiria. Azaroan Euskalit edonolako erakundeei kudeaketa hobetzeko aholkularitza lanetan dabilen fundazioak klubaren egoera aztertu zuen. Besteak beste, estrategia, bezeroekin harremana, berrikuntza, gizartearekin harremana zein emaitzak aztertu ondoren, klubak fundazioaren balorazio ona jaso zuen, eta laugarrenez berritu zuten agiria. Klubeko ordezkariak Gasteizera mugitu ziren atzo.
BAT 2013an profesionalizatu zen, eta Ibon Muñoz klubeko presidentearen arabera, jauzi hori ezinbestekoa izan zen kudeaketa egoki batek eskatzen duen konpromisoarekin lan egiten hasteko: “Bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko lanean jarraituko dugu.”