Udal gobernu berria osatu du Labordak
20 departamentuak lau zinegotziren artean banatuta segituko dute. Berritasuna, Memoria Demokratikoa itzuli dela da.
Atzo jaso zuen alkate zumea eta makila Cristina Laborda Alboleak eta gaur iragarri du udal gobernu berriaren eraketa zein izango den. Hala, orain arte gisan, PSE-EEko lau kideren artean banatuta segituko dute Irungo Udaleko 20 departamentuak.
Baina, berritasun bat dago eta hori Balioak, Giza Eskubideak, Garapenerako Lankidetza eta Memoria Demokratikoa departamentuaren itzulera da. Aurreko agintaldian, 2019 eta 2023 urteen artean, Elkarrekin Podemos udal gobernuan zegoelarik sortu zuten memoria historikoaren departamentua, baina aurtengo ekaineko udal gobernuaren eraketan ez zuten aintzat hartu.
- Cristina Laborda Albolea, alkatea.
- Miguel Angel Paez, lehen alkateordea:
- Ekonomia eta Ogasuna.
- Hiri Garapena, diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitza.
- Hiri Bultzada.
- Antolakuntza, Administrazio Digitala eta Ekipamenduak.
- Nuria Altzaga Martinez, bigarren alkateordea:
- Kultura.
- Hezkuntza.
- Euskara.
- Gizarte Ongizatea.
- Balioak, Giza Eskubideak, Garapenerako Lankidetza eta Memoria Demokratikoa.
- Berdintasuna.
- Borja Olazabal Toro, hirugarren alkateordea:
- Kirolak.
- Garapen Jasangarria eta Mugikortasuna.
- Bide Publikoa eta herri Lanak.
- Sergio Javier Altzaga, laugarren alkateordea:
- Gazteria.
- Herritarren Arreta, Parte Hartzea eta Auzoak.
- Kontsumoa.
- Polizia eta Bizikidetza.
- Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.