Hondarribiko saregile, arrantzale eta baserritarrekin izan da azken urteetan Ortolaiz, argazki kamerarekin euren egunerokoa jasotzen. Joana Otxoteko kazetariak hitzak jarri dizkie irudi horiei.
Larunbat honetan aterako dute atxikimendu argazkia Peña kalean, presoen aldeko bazkaria aurretik, 13:30ean.
Gaur goizean zabaldu dituzte bederatzi postuak. Besteak beste, Durangoko Azokako azken berritasunak izango dira salgai, %10eko deskontuarekin.
20 departamentuak lau zinegotziren artean banatuta segituko dute. Berritasuna, Memoria Demokratikoa itzuli dela da.
16 urtez azpikoak eta senior taldeak etxean izango dute partida, eta 14 eta 18 urtez azpikoak Logroñora joango dira. Errugbi eskola ere egingo da.
HAZ bulegoan egingo du banaketa Cristina Laborda alkateak, 09:00etan. Egutegia doan jasoko dute bertaratzen direnek.
Atzoko zozketan, Zuloaga kaleko Hondarribia Loteriak saltokian zigilatutako txartel batek saria eskuratu du.
Jaizubia Zaldiketa Eskolan elkartuko dira 100 zaldizkotik gora Gipuzkoako Jauzi Lehiaketan eta Gabonetako Saski Txapelketan.