Argazkia Sarek deitutako urtarrileko manifestaziorako dei gisa
Larunbat honetan aterako dute atxikimendu argazkia Peña kalean, presoen aldeko bazkaria aurretik, 13:30ean.
Larunbat honetan, hilak 16, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko bazkaria egingo dute Hazia Kultur Elkartean. Txartelaren prezioa 25 eurokoa da eta gaur da horiek lortzeko azken eguna Hazian.
Bazkaria baino lehenago, baina, Sarek urtarrilaren 13rako deitu duen manifestazioari atxikimendua adierazteko babes argazkia aterako dute Peña kaleko eskaileretan, 13:30ean. “Konponbiderako giltzak” da aurtengo aldarria eta bideo honetan entzun daiteke manifestua.