Asteazkenean itxiko dute Gabon Kanten Jaialdian izena emateko epea
Gutxienez 20 lagunez osatutako talde edo abesbatzek ahalko dute parte hartu. Talde bakoitzak euskarazko bi gabon kanta abestuko ditu.
Datorren hilaren 24an helduko dira Hondarribira Olentzero eta Mari Domingi. Egun horretan, besteak beste, Gabon Kanten Jaialdia egingo dute, eta udala azken zertzeladekin dabil. Erakundeak jakinaraz du datorren asteazkenean (hilak 20) itxiko dituztela izen emateak. Parte hartzeko interesa dutenek eskaera orri bat aurkeztu beharko dute, Udal Erregistro Elektronikotik.
Gutxienez 20 lagunez osatutako talde edo abesbatzek ahalko dute parte hartu, gehienean 16 urtetik gorakoek osatutako taldeek. Talde bakoitzak euskarazko bi gabon kanta abestuko ditu, bata Olentzeroa eta bestea aukera askekoa izango da.