'Carmina burana', Eguberrietako elkartasun kontzertuan
Ametsa eta Ametsa Txiki abesbatzek parte hartu dute udalak eta Rotary Klubek antolatu duten emanaldian. Hilaren 17an izango da.
Irungo Udalak eta Rotary Club Irun Bidasoak 26.enez antolatu dute, hilaren 17rako, Eguberrietako elkartasun kontzertua. Ametsa eta Ametsa Txiki koruen esku geldituko da alde artistikoa, Carmina burana opera taularatuko dutelako hilaren 17an (19:00etan) Amaia Kultur Zentroan egitekoa den emanaldian. Elkartasunaren atalean, berriz, Mi Dulce Guerrero elkartea: 1. motako diabetesa izan dutenek dituzten arazoei irtenbidea ematen saiatzen den elkartea da, baita arazo horiek ikusaraztea ere. Haientzat izango da jasotako dirua.
Gaur aurkeztu dute elkartasun emanaldia. Udalak zehaztu du sarrerak jada salgai direla, 15 euroan. Horiek aurrez aurre Luis Marianoko turismo bulegoan eros daitezke, baina aukera telematikoa ere zabalik da. Hilaren 17rako sarrerarik geratzen bada, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik izango dira eskuragarri Amaian bertan.
Ametsaren abesbatzek Percusion Plus taldearekin batera konpartituko dute oholtza. Fernando Etxepare Gomezek zuzenduko ditu denak, eta protagonista nagusiak Maria Martin sopranoa, Juan Laboreria baritonoa, Mikel Uskola kontratenorea, eta Javier Perez Azpeitia nahiz Borja Rubio piano jotzaileak izango dira. XII. eta XIII. mendeko goliardo abestien bilduma bat da Carmina burana, XIX mendean aurkitu zirenak.