Hondarribia eta Edinburgo lotuko ditu hegazkin linea berri batek
Eskoziako hiriburura joateko zuzeneko hegaldiak eskainiko dituzte maiatza eta uztailean, astearte eta larunbatetan.
Datorren urtean linea berri bat izango du Hondarribiko aireportuak. Izan ere, Eskoziako hiriburura, Edinburgora, zuzenean joateko hegaldia estreinatuko dute 2024an. Astean bi bidai eskainiko ditu zerbitzu berriak, astearte eta larunbatetan hain zuzen ere (itzulerako hegaldiak ere izango dira). Astearteko hegaldia 14:50ean aterako da; larunbatekoa, berriz, 21:10ak inguruan. Bi ordu eta erdiko iraupena izango du hegaldiak.
Hasiera batean bi hilabetez izango da erabilgarri zerbitzua, maiatza bukaeratik uztaila bukaerara arte. Lehen hegaldia maiatzaren 25erako aurreikusi du British Airways konpainiak.