Dariel Garciak Bidasoa Irunen jarraituko du 2026ra arte
Bi urte daramatza ezker hegalak Irunen, eta beste bi denboraldiz arituko da. Orain arte 93 jokatu ditu, eta 241 tanto eskuratu.
C.D. Bidasoa Irunek eta Dariel Garciak (Santiago de Cuba hiria, 1996) akordioa erdietsi dute, eskubaloi jokalariak Bidasoa Irunen jarrai dezan 2026eko ekainera arte.
Jokalaria “oso pozik” agertu da akordioa ondoren. Beregan konfiantza erakutsi izanak datozen bi denboraldiak “ilusio eta gogo handiz” ekiteko grina eman dio Garciari. Are, itxaropentsu adierazi da, kirol arloari erreparatuta: “Anbizio handiko taldea gara, dena irabazi nahi dugu, ahalik eta puntu gehien batu eta irabazten jarraitu behar dugu. Hori da gakoa”.
Guadalajaran ibili ondoren, 2021eko udan iritsi zen Dariel Garcia Irunera. Orain arte, ezker hegalak 93 partida ofizial jokatu ditu elastiko bidasotarrarekin, eta 241 tanto eskuratu.: 69 norgehiagoka Asobal Ligan (165 gol), 17 Europako Ligan (51 gol), bost Errege Kopan (20 tanto) eta bi Asobal Kopan (5 gol).