[Argazkiekin] Ireki ditu ateak 2023ko Be Veggie jaialdiak
Igandera arte egongo da zabalik. Herritarrek doako sarrera erreserbatu beharko dute, askotariko produktu beganoen jaialdira sartzeko.
Gaur, hilaren 8an, Be Veggie azoka abiatu dute Ficoban. Igandera arte izango dute herritarrek janari, edari, eskulan (arropa, poltsa) edo produktu higieniko beganoak ikuskatu eta erosteko aukera. Era berean, postuetatik haratago hainbat jarduera bilduko ditu jaialdiak. Esaterako, gaur goizean Big Food&Big Pharma industrien manipulazioaren zein animalia guztien laguntzaren inguruko hitzaldi eta berriketa egin dituzte. Arratsaldean, ordea, iraunkortasunari buruzko hitzaldia edo komunikazioa mundu begano batean nolakoa izan beharko lukeenaren inguruan arituko dira. Sarrera doakoa da, eta Internet bidez nahiz Ficoban bertan eskuratu daiteke. Egitaraua, aldiz, esteka honetan sakatuta kontsultatu daiteke.
Hona hemen goizeko giroko irudiak, HITZAk jasotakoak: