PSE-EEren adierazpena, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira
Giza eskubideen defentsarako "konpromisoa" hartu dute sozialistek ondorengo lerroetan.
Igandeko (hilak 10) Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Hondarribiko PSE-EE taldeak adierazpen bat kaleratu berri du. Giza eskubideen defentsarako “konpromisoa” hartu dute sozialistek ondorengo lerroetan. Besteak beste, honako lau aldarrikapenak egin nahi izan dituzte (HITZAk gaztelaniatik itzuli ditu horiek):
- 1948ko Deklarazioan jasotako eskubideek demokraziaren zutabe gisa jokatuko dute, aitortuz botere publiko guztiak pertsonen eta euren eskubideen zerbitzura daudela.
- Giza Eskubideak unibertsalak eta zatiezinak dira. Eta hemen sartzen dira herri, nazio eta komunitate guztien bakerako eskubideak.
- Kontziente gara Hondarribian giza eskubideen defentsa egiten duten pertsona kopuru garrantzitsu bat existitzen dela, euren eguneroko bizitzan Deklarazioan jasotako eskubideak bermatzen saiatzen direnak.
- Gure eguneroko zereginean giza eskubideen defentsa egingo dugu Hondarribiko PSE-EEren ordezkari gisa.