Gobernu akordioa aurkeztuko du astearteko Herri Batzarrean EH Bilduk
Abotsanitzekin lortu berri duten akordioaren nondik norakoak aurkeztuko dizkiete militanteei. Bozketa egingo dute ondoren.
Hondarribiko EH Bilduk Herri Batzarra egingo du datorren asteartean (hilak 12) Muaran (19:30ean). Honetan, Abotsanitz taldearekin egin berri duten gobernu akordioaren nondik norakoak azalduko dizkiete militanteei. Aurkezpen honen ondoren, bozketa egingo du militantziak, telematikoki bozkatu beharko dute afiliatuek akordio horren alde egin ala ez. 24 ordu izango dituzte horretarako, astearteko 20:00etatik asteazkeneko 20:00ak arte hain zuzen.