Abotsanitzek Herri Batzarra egingo du datorren asteartean
Agintaldi Planaz, onartu berri dituzten 2024rako aurrekontuez, Udal Gobernuaren osaketaz eta Hondarribian Bizi Nahi Duguren ekitaldiaz ariko dira.
Abotsanitzek datorren asteartean (hilak 12) Herri Batzarra egingo duela iragarri berri du. Kultur Etxeko 103. gelan bilduko dira. Bertan, besteak beste, Agintaldi Planaz, onartu berri dituzten 2024rako aurrekontuez, Udal Gobernuaren osaketaz eta Hondarribian Bizi Nahi Duguren ekitaldiaz ariko dira. 19:00etan jarri dute hitzordua.