Kukairen 'Yarin' emanaldia, larunbatean
Itsas Etxeko auditoriumak jasoko du dantza emanaldia. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 8 euroan.
Larunbat honetan (hilak 9) Kukai Dantza Konpainiak bere azken lana taularatuko du Hondarribian. Itsas Etxea auditoriumean izango da emanaldia, 20:00etatik aurrera.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 8 euroren truke (18 urte beherakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte), lotura honetan.