Nafarroa Behera kalea moztu eta San Nikolas zubia itxiko dute datozen egunetan
Batetik, Nafarroa Behera kalean aldaketak izango dira igandean, eta bestetik, San Nikolas zubia itxiko dute asteartean.
Datozen egunetan trafiko aldaketak eta mozketak izango direla jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Nafarroa Behera eta Sabino Arana kaleen artean dagoen oinezko pasabidean margoketa lanak egin behar dituzte, eta ondorioz, igandean (hilak 3) itxiko dute, 8:00etatik 14:00ak arte. Bestalde, datorren asteartean (hilak 5), San Nikolas zubia itxiko dute 8:00etatik 14:’00etara, egokitze lanak egin behar baitituzte.