Gazte musikariek dantzan jarriko dute Itsas Etxea bihar
Gipuzkoan Gazte Tourrak geldialdia egingo du bihar Hondarribian. Skubi, Tual MSK, Zahra, Zilibito Records eta Txiltxoko igoko dira oholtzara.
Inguruko zenbait gazte musikari Itsas Etxeko oholtzara igoko dira bihar (hilak 2), Gipuzkoan Gazte Tourraren barruko emanaldia egingo baitute. 20:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrerak 3 euroan eskura daitezke jada, lotura honetan edo bestela, leihatilan bertan.
Skubi Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek eta ikasle ohiek osatutako taldeak irekiko du biharkoa; ondoren, Unai Iriondo ariko da, Tual MSK izenez ezaguna dena, Hondarribian bizi den eta musika urbanoko eta hip-hop estetikako influentziak ditu; Zahra Moreno igoko da gero, diziplina anitzeko artista, dantzari, abeslari eta konposatzailea da; Zilibito Records Oiartzungo sei lagunek osatutako taldea izango da hurrengoa, trapa edo pop-punka egiten dute (Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi berri dute); Txiltxoko talde oiartzuarrak itxiko du festa.
Igor Enparan alkatearen arabera, “Gipuzkoan Gazte Tour batez ere gazteei zuzendutako programa da, eta, beraz, horregatik soilik izatezko balio handia du. Udaletik kultur eskaintza zabala programatzen dugu, eta Gazte Tour eskaintza hori aberastera dator. Halaber, bertako artistei beren artea gazteen aurrean erakusteko eskaintzen die aukera balioetsi nahi dut. Hondarribiarrak eta bisitariak gonbidatzea gustatuko litzaidake, ekitaldira joan daitezen”.