Pasa den urria ere, historiako onena

Hondarribiko aireportuak gorako joeran jarraitzen du. Azken hilak bezalaxe, urria ere historikoa izan da.

Aireportua Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan.

Urtea hasi eta igaro bezala bukatuko du Hondarribiko aireportuak: datu historikoekin. Izan ere, azken hiletako gorako joera mantentzen ari da, eta aurtengo urria ere orain arteko onena izan da. 45.049 bidaiariri eman die zerbitzu aireportuak, iaz baino %25,5 gehiagori.

AENAk emandako datuei erreparatuta, azken hamar hiletan (urri bukaera bitarte) 411.208 lagunek erabili dute aireportua, 2022an baino %27,8 gehiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.