Behobia-Donostiako ura eta garbiketa, Txinzerren esku

Korrikalarientzat ura bideratuko du erakundeak, eta aldi berean garbiketarako dispositiboa jarriko du lasterketarako.

Aurten ere, Behobia-Donostia lasterketaren zurrunbilo erraldoiaren zati izango da Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakundea. Irungo anoa postuetan korrikalariek jasoko duten ura haien bidez eskuratuko dute boluntarioek, eta gainera, lasterketaren ondorioz sortzen diren hondakinak garbitzeko dispositiboa prestatu dute.

Batetik, Txinzerretik bideratutako ura irteeran (Behobian), Kolon pasealekuko anoa gunean, eta Gaintxurizketako igoerakoan (5. kilometroa pasatxo denean) emango dute.

Bestetik, hondakin kudeaketa. Horiek jasotzeko arroparentzako bi edukiontzi (irteeran) eta ontzi arin nahiz kartoia-papera biltzeko beste 27 jarriko dituzte irteeran nahiz anoa postuen inguruan. Horiek kudeatzen 30 pertsonako lantaldea ariko da (gai horiek guztiak ere garbituko dituzte). Jasotako hondakinak Garbigunera eramango dituzte, “lasterketaren iraunkortasunean laguntzeko”. Osotara, hondakinen kudeaketarako dispositiboak 6.000 euro inguruko kostua izango du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.