Hondarribiko historia ezagutzeko hitzaldi ziklo bat abiatuko dute ostiralean
'Hondarribia en el siglo XVI: Una villa moderna' izeneko hitzaldiarekin hasiko dute zikloa, Koldo Ortega historialariak emango du. Gaztelania hutsean izango da.
Historia hitzaldi ziklo bat antolatu du Hondarribiko Udalak datozen egunetarako, Eguneroko bizitza Hondarribian. Iraultzen arora (1500-1815) historia zikloa izenekoa. Ostiralean (hilak 10) abiatuko dute, Koldo Ortega historialariaren hitzaldi batekin. Hondarribia en el siglo XVI: Una villa moderna hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, Kultur Etxean. Gaztelaniaz izango dela aurreratu du udalak.
Beste hiru hitzaldi egingo dituzte, ondorengoak:
- Hilak 16 (osteguna): Urkiri Salaberria Gracia doktoreak Artea eta Indarra. Gotorlekutik Otoitzlekura Aro Modernoan hitzaldia eskainiko du, euskaraz.
- Hilak 24 (ostirala): Pia Alkain Sorondo arkeologoak XVI-XVIII. mendeetako hondarribia arkeologiaren bidez izeneko hitzaldia eskainiko du, euskaraz.
- Hilak 30 (osteguna): Carlos Rilova Jerico doktoreak Mercenarios, antiguos templarios, ilustrados y revolucionarios. Hondarribia del siglo XVI a las guerras napoleonicas hitzaldia emango du, gaztelania hutsean.
Hitzaldi guztietan Iñaki Garrido Yerobi doktorea ariko da moderatzaile bezala.