PSE-EEren egoitza gorriz margotu dutela salatu dute
Fatxadan pintaketa gorri batzuk egin dizkiete asteburuan. "Berriz ere aurpegia ematen ez dutenen eta gauez jarduten dutenen intolerantzia" salatu nahi izan dute.

Hondarribiko PSE-EE taldeak “gogor” salatu du haien egoitzaren kontrako erasoa izan dela asteburuan. Fatxadan pintaketa gorri batzuk egin dizkiote.
“Berriz ere aurpegia ematen ez dutenen eta gauez jarduten dutenen intolerantzia. Onartezina da. Horrelako ekintzak gaitzesten dituztenek bakarrik ulertzen dituzte printzipio eta balio demokratikoak eta zein diren adierazpen askatasunaren mugak”, esan dute, ohar bidez.
Bide batez, azken hamabost egunetan Gipuzkoako beste egoitza batzuen kontra ere erasoak izan direla adierazi nahi izan dute taldekoek.